Iruña-Veleiako iruzurra.
Iruña-Veleia aztarnategi arkeologiko baten izena da. Iruña de Oca herrian kokatuta dago, Arabako zabaldiaren hegoaldean Trebiñoko konderrirantz abiatuz, Gazteizetik 10 kilometrotara gutxi gorabehera. Aztarnategiaren azalera 100 hektareakoa da.
Toki horretan, duela urte asko, herri handi bat existitu zen. Herri hori Zadorra haranaren esparruan garrantzitsuena izan zela uste dute ikertzaileek. Beraz, Iruña-Veleiako aztarnategiak 1500 urteko ondareak gordetzen dituela pentsatzen da. Hori dela eta, toki hori betidanik ikertua izan da : 1900 urtean Jaime de Berastegik ikertu zuen, eta baita 1949tik 1954ra Gratiniano Nieto Gallo-k, 1974an Juan Carlos Elorzak eta 1994an Eliseo Gil-ek ere.
2001ean Iruña-Veleia III. Milurteko proiektua onartzen da, Eusko Tren-ek eta Euskal Trenbide Sareak sustatuta. 2006ko azaroan, Eliseo Gil oraindik indusketen nagusia zela, ostraka batzuetan euskararekin zerikusia zuten aurkikuntza epigrafiko batzuk kausitu ziren. Hasiera-hasieratik filologoen ustez aurkikuntza hauek guztiak erabat faltsuak ziren, garai hartako euskarak antzekotasun nabarmenegiak baitzituen gaur egungoarekin.
Ikerketak aurrera joan ahala, konprobatu ahal izan da aurkikuntza epigrafikoak faltsuak zirela; iruzur bat baino ez zela hau guztia. Hala ere, Eliseo Gil-ek oraindik esaten du aurkikuntza guztiak benetakoak direla. 2008ko abenduaren 5ean Arabako Foru Aldundiak salaketa bat ipini zion Lurmen S. L. enpresari. Ikusiko dugu nola amaitzen dira tira-bira hau.