Web 3.0

Web 3.0 espresioa neologismo bat da erabilpenaren bilakaera eta sarean modu desberdinen bidez dagoen interakzioa definitzeko. Honek esan nahi du aldaketa bat egon behar dela, sarea datu-base bat bihurtuz. Web 3.0 espresioa lehenengo aldiz Jeffrey Zeldman-ek erabili zuen 2006 urtean.

Web 3.0 lortzeko egin den lehen urratsa Data Web-aren sorketa da, interneten erabiltzen diren formatuak informazioa aipatzeko ugariak baitira. Data Web hau lehenengo urratsa bat da Web Semantiko oso bat lortzeko. Honen helbururik garrantzitsuena datu estrukturatuak RDF-aren bidez eskuragarri edukitzea da. Enpresa batzuek, hala nola Google eta IBM, teknologia berriak aplikatzen ari dira Web 3.0-ra egokitzeko.

Web 3.0 honen eremuan, egiten ari diren ikerkuntza akademikoen helburua, logika erabiliz, hausnartu egiten duten programak sortzea da. Dena dela, Sramana Mitra-k ez du uste Web Semantikoa, internetari dagokionez, gizaldi berriaren esentzia izango denik.

Bukatzeko esan beharra dago Web 1.0 baliagarria zela irakurtzeko. Web 2.0 irakurtzeko eta idazteko. Eta Web 3.0-rekin irakurtzeaz eta idazteaz aparte, tartekapenak egin daitezke Web orrialde desberdinetan dauden edukien artean.

Iturriak:

-Jeffrey Zeldman (1995-2009): Zeldman.com [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://www.zeldman.com/

-DataWeb (2009. urtea): DataWeb.com [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://www.dataweb.com/Views/Home.view

-Web semántica (2009ko maiatza): Wikipedia, la enciclopedia libre. [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://es.wikipedia.org/wiki/Web_semantica

-Resource Description Framework (2009ko apirila): Wikipedia, la enciclopedia libre. [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://es.wikipedia.org/wiki/Resource_Description_Framework

-Google Inc. (2009ko maiatza): Wikipedia, la enciclopedia libre. [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://es.wikipedia.org/wiki/Google

-IBM (2009. urtea): IBM España. [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://www.ibm.com/es/es/

-Sramana Mitra (2005-2009): Entrepreneur Journeys. [2009ko maiatzaren 31ko erreferentzia]. Web orrialdea: http://www.sramanamitra.com/bio/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: