Archive for the Aelejabe Category

Wikipedia bai / Wikipedia ez.

Posted in Aelejabe, Lanak on octubre 7, 2008 by Alain

Bizitza honetan gauza guztiekin gertatzen den bezala, Wikipediak ere baditu jarraitzaileak eta aurkakoak. Aldekoen artean badaude Santiago Perez Isasi eta Joseba Abaitua Odriozola, besteak beste. Eta aurkakoen artean Alexander Iribar Ibabe. Argitu beharra dago aurkakoek nahiz aldekoek, bakoitzak bere ikuspuntutik, arrazoia daukatela. Hala eta guztiz ere, nik aldekoen taldean kokatuko nuke nuere burua, Wikipedia baliabide oso praktikoa delakoan nago.

Egia da edonork idatzi dezakeela Wikipedian gai batean oso jantzita egon ez arren. Baina aintzat hartu behar dugu, edo hartu beharko genuke, jendeak fede onez jardungo duela. Gainera, mundu guztiak anka sar dezake, baina zeozer gaizki ipiniz gero berehala zuzenduko dute gehiago dakitenek. Niri behin zuzenketa bat egin zidaten, eta beste noizbait ni izan nintzen zuzenketa bat egin zuena. Gauzak horrela, pertsonen arteko “feed-back” bat sortzen da, eta hori ezaugarri on bat dela uste dut.

Argi dago Wikipedian zenbait pertsonak apropos idazten dutela oker dauden gauzak. Beste batzuek iskanbila bilatzen dute; azken hauei “Trolls” deitzen zaie. Baina egindako gaiztakeriak normalean ez du luze irauten; Wikipediak bere “zaindariak” ditu gauza hauek guztiak ekiditeko, ahal den neurrian bederen.

Dauden bi iritzi desberdinak errespetatuz, buka dezadan esaten niretzat Wikipedia tresna oso fidagarria dela, eta batez ere erabilgarria. Orain arte ez dut inolako problemarik eduki.

Anuncios